OPPAO (Organización de Productores de Pesca de Altura de Ondárroa) Ondarroako arrantza-ontzidiaren batasunetik sortu zen, sektorearen etengabeko erronkei aurre egiteko beharraren aurrean bere jardueraren jasangarritasuna hobetzeko eta harrapaketen gehieneko kalitate-estandarrak lortzeko. OPPAO estatuko arrantza-erakunde garrantzitsuenetako bat da berrikuntzaren eta teknologia berrien eskutik.
OPPAO osatzen duten bajurako eta alturako itsasontziek kalitate goreneko arrain freskoa dakarte portura, ingurumen eta gizarte aldetik guztiz jasangarria den jarduera batean, ingurunearen gaineko inpaktu minimoa lortzen dute zuzeneko 350 lanpostu inguru sortu.
OPPAOk bere espezie nagusietako baten kontsumoa sustatzeko kanpaina abiarazi du 2021 honetarako: EUROPAKO LEGATZA (Merluccius merluccius). OPPAOk merkaturatzen dituen beste espezie garrantzitsu batzuk zapoa, oilarra eta itsas aingira dira.
MERLUCCIUS ONDA-ROAD OPPAOren 2021eko Ekoizpen eta Merkaturatze Planaren barruan dago, eta bere helburua herritar guztien artean arrainaren kontsumoa sustatzea da.
Helburu hori lortzeko Ondarroako ostalaritzaren laguntza izan dugu, legatza prestatzeko errezeta ezberdinak laga baitizkigute. Errezeta hauen helburua azken kontsumitzailea jatetxe horietara bideratzea da edo legatza euren etxeetan kontsumitzera eramatea da. Horretarako, errezetaren elaborazioa azaldu da pausoz pauso.